Inauteak

Mutiko gazteak Ortzegun Larderoko arratsaldean mozorrotzen ziren. ‘Zipotero‘ hauek trapu betekin aurpegia ezkutatu eta etxez-etxe puska biltzen ibiltzen ziren. Arrautzak eramateko bildutako arrautzak eramaten zuten, baita gerren bat urdaiazpiko xerrak, txistor eta xingarra sartzeko eta plater bat dirua biltzeko. Plater hau buruko zapi koloredun batekin ezkutatzen zuten eta, txanponez betetzean, gehienak gorde eta baten bat utzi hori astintzen gehiago eskatzeko.

Lortutakoarekin askari bat egiten zuten. Postrerako etxeko erroskilak zituzten. Era honetan pasatzen zuten mutikoek Ortzegun Larderoa. “Bidankozen, inauterien aurreko Ostegun txularderoan, aitabitxiek semebitxiei erroska bat ematen zieten”.

Neskanegunean, iluntzean, Kinkuagesimako Igantearen bezperan, gazteek tabernan biltzen ziren eta haietako bik edo hiruk Erronkarik maskarak erosteko ardura hartzen zuten.

Igante arratsaldeko azken orduan, gazteak tabernara joan eta ardau errea edaten zuten, era honetan prestatuta: ardauz beteriko eltze bat sutan jartzen zuten. Hortik burruntzali bete bat ateratzen zuten, azukre koxkor bat gehitu eta sua ematen zioten. Burruntzalia eltzearen gainean hustu eta dena sua hartzen zuen. Ardau erre honi kanela makilak, piku lehorrak, mertxikak, sagarrak, okanak, kaskabilo galdarraztatuak eta azukrea gehitzen zitzaion, dena prestatzailearen gustuen arabera. Dagoeneko pixkat mozkor, gazteek inauteak iragartzen zituzten. Parrandan eta iskanbila handia sortuz herritik ibiltzen ziren. Haietako batzuk mozorrotuta joaten ziren eta zintzarriak zeramatzaten, pozaren oihuak edo irrintziak etengabe botatzen. Zipotero hauetako batzuk txikiei makil batekin jotzen zieten, eta hauek ospa etxera egiten zuten. Ibilaldi honi amaitzeko hasierako puntura jotzen zuten: tabernara.

Asteleheneko inautea gazteen afari-merienda bat tabernan besterik ez zen. Inauteko asteartea jaiegun ohi zen. Goizean zipoteroek karrikak animatzen zituzten, zintzarriak astintzen. Eguerdian mahaian eseri eta ardi-haragiko gisatu bat eskeintzen zieten intxaur edo gaztarekin eta, nola ez, ardaua. Arratsaldean, zipoteroek karriketatik erronda egiten zuten akordeoi, kitarra eta panderoaren doinuan, eta puska-biltzea egiten zuten, hau da, llega-bilketa. Taldearen buruan musikariak zihoazen eta lau gazte erronkariko janzkera jantzita zeramaten: bi gizonezko jantzia eta beste bi emakumezkoa. Haien atzetik gainerako gazteak, arrautzetarako saskia, haragirako gerrena eta dirurako erretilua. Erronkariarrez jantzitako bi bikoteek jota bat dantzatzen zuten etxe bakoitzaren aurrean, zipotero batzuk llega biltzen zuten bitartean eta neska-mutilen atzetik korrika ibiltzen ziren bitartean. Bidankozeko neska-mutilak ez ziren mozorrotzen. Bilketan lortuarekin, gazteek ezkonduei gonbidatzen zieten afaltzera. Afaldu ondoren, berriro ardau errea. Eta llegan bildutakoarekin ematen bazuen, hurrengo igantean ere afaltzen zuten.

Zaindariaren xeiak

Bidankozeko zaindaria Endone Petri Apostolua da, eta haren omenezko xeiak ekainaren 29tik aurrera ospatzen ohi ziren. 1970an, Iruñerako emigrazioa masiboaren ondorioz, udalak xeietako daten aldaketa abuztuaren amaierara erabaki zuen, San Agustin (abuztuaren 28a) egunaren inguruan, hori baitzen kintoek maila txikiko xeiak antolatzeko ohi zuten data. Era honetan, Iruñera lan egitera joandako bidankoztarrek xeiez gozatzeko aukera ere izango zuten, abuztua baita lantokien oporretarako hilabeterik gogokoena.

1982tik, gainera, xeiak eguerdian hasteari utzi zioten gauerdian hastera pasatzeko, Xurgin xastea delako ospakizunarekin, bidankoztarren xurginak sasizenarekin lotuta.