Antiguo eta Bidankozeren arteko lehenengo topaketa hau Bidankozen 2017ko ekainaren 24an ospatuko da.
Antiguotik joan-etorria autobusez egiteko aukera egongo da, baita antolatutako bazkarian parte hartzeko aukera hala nahi baduzue.
Autobusaren prezioa 13,00 €koa da;
Bazkariaren prezioa 25,00 €koa da;
Izena eman dezakezue bai bietarako, bai autobuserako besterik ez, edo baita bazkarirako besterik ez ere hurrengo botoian sakatuz. Izena emateko epea zabalik jarraituko da txartelak agortu arte.
[scbutton link=»https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScJ3negl-TWw4SEKSIt2bExAvAd7MmUpY0_9Nm6oK_nfS-MEw/viewform» target=»blank» variation=»fresh_green» size=»small» align=»none»]Izena eman[/scbutton]
Egunaren antolakuntza lanean gabiltza eta momentuz, jarraitzen dena da egitaraua:
– Herriari bisita
– Bainua pozan
– Argazki erakusketa udaletxean
– Onkizu gazta dastaketa (erosteko aukera izango da)
– Bazkaria frontoian
– Musika
Azkenik, ospakizunerako zerbait eskaini edo zerbaitetan lagundu ahal duzula uste baduzu, gurekin harremanetan jarri dezakezu bidangozantiguo@gmail.com-en.