Pedro Prudenzio Hualde Maio (1823-1879)

Bidankozeko Fermin Hualde eta Uztarrozeko Maria Josefa Maioren semea, Prudenzio Hualde [Malkorna etxekoa] apaizareko ikasketak egin eta, Uztarrozetik tarte txiki bat eman ondoren, bere jaioterriko parrokiako erretorea izendatu zuten 1853an. Ordutik Bidankozen bizi zen 1879ko abenduaren 9an hil arte, 56 urte besterik ez zituenean.

1856tik 1869ra Louis-Lucien Bonaparte Euskararen ikerlearekin harremana izan zuen, eta berarentzat Jesu-Cristo Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua segun San Mateok eta Astete Aitaren dotrina. Erronkariko Uskarara itzuli zituen.

Bi dokumentu hauek eta Erronkariko Uskararen inguruko beste asko www.bidankoze.net aurki ditzakezu.

1979ko abuztuaren 12an Bidankoze herriak merezitako omenaldi eskaini zion bere heriotzaren mendeurrena betetzean, eta bere jaiotetxean (Rakax etxean) plaka bat jarri zen.