Julen De Carlos Artutx (1992-____)
Julen de Carlos Artutx [Ornat] eskubaloiko jokalaria da, atezaina zehazki. Iruñean 1992an jaioa izan arren, maiz joaten da Bidankozera, bere amaren jaioterria eta familiak landetxe bat daukan tokia. Julen gure mendiekin eta xeiekin maiteminduta dago, eta bere agendan tarte aurkitzen den bakoitzean gozatzeko eta sorgin-dantza dantzatzeko aprobetxatzen du.
Eskubaloian 11 urte zituenean Iruñeko Maristas taldean jokatzen hasi zen. Bi urte beranduago Anaitasuna elkartera pasatu zen, bere etxetzat duena eta jokalari bihurtu zion kluba. Nafarroako Selekzioko maila gazteetan jokatu zuen 14 zituenetik 18 urteetara. Azken urte hartan, Espainiako Selekzio Gazteak deitu zion Frantzian jokatu zen txapelketa baterako.
2007/2008 denboraldian 1. Maila Nazionalean hasi zen jokatzen oso estatistika onak lortuz, eta horrela, hurrengo urtean, Helvetia Anaitasunaren lehenengo taldearekin debuta egin zuen Barakaldoren aurka Zilarrezko Ohore Mailan (eskubaloiko 2. maila). Maila horretan hainbatetan jokatu ondoren, 2011an taldeak Asobal Ligara (1. maila) igotzea lortu zuen. Maila horretan Atletico de Madriden aurka estreinatu zen Julen, eta horrez gain beste talde batzuen aurka ere jokatu zuen: San Antonio, Villa de Aranda, Naturhouse La Rioja etc.
2013an Amenabar Zarautz (Zilarrezko Ohore Maila) utzitako jokalari gisa pasatu zen, oso denboraldi ona egiten: taldeak Asobal mailara igotzeko play-offetarako sailkatu zen lehenengo aldiz bere historian.
Gaur egun Zarautzeko taldean jarraitzen du eta, bere adina kontuan hartuta, espero dezakegu bere kirol-karrera luze iraungo dela oraindik.