Non dago Bidankoze?

Bidankoze elurtua (Argazkia: Arantxa Iriarte [Danielna])

Bidankoze Erronkaribarra osatzen duten zazpi herrietako bat da (Bidankoze, Burgi, Garde, Erronkari, Urzainki, Izaba eta Uztarroze), Nafarroako ekialdeko muturrean dagoen pirinioetako eskualdea.
Bidankozeko udalerria menditsua da eta Bintze ugaltxak du ardatz, bertan isurtzen baitute haren urak hainbat errekek. Mendiko-azpimediterranear motako klima du, gune batzuetan Mendiko-azpiatlantiar motakoa bihurtuz.
Iparraldetik Uztarroze eta Ezkarozekin mugatzen du; iparraldetik Burgi eta Galozekin; ekialdetik Erronkarirekin; eta mendebaldetik Zaraitzuibarreko Izize (Galoze), Igari (Gorza), Espartza-Zaraitzu eta Orontze udalerriekin.

Bidankozeri buruzko datu geografiko batzuk:

  • Itsas-mailaren gaineko altitudea: 791 m.
  • Koordenatu geografikoak (ETRS-89): N 42° 48´ 06″ // E 01° 00´ 51″
  • UTM koordenatuak (30N): X: 662.379 m // Y: 4.740.703 m
  • Udalerriak 39,5 Km²ko azalera du.

Nola iritsi:

Iruñetik iristeko modu azkarrena zera da: Nafarroako hiriburutik Hueska/Jaka noranzkoan irten Pirinioetako Autobiatik (A-21) eta 30 km-tan Irunberrirako irteerara iritsiko gara. Behin Irunberrira iritsita, NA-178 errepidea hartuko dugu Nabaskoze/Otsagabia noranzkoan. 37 bat kilometro aurreago, Gorza herrira iritsita, eskuinerako bidea hartuko dugu (Bidankoze seinalatzen da bidegurutzean) eta 10 km-tan Bidankozera iristen da.

Jakiteko nola iritsi beste tokietatik, idazt ezazu hemen nondik abiatuko zara Bidankozerantz: