Erronkariko jantzia, uskararekin batera, gure bailarako ezaugarri nagusienetakoa da. Aberats, dotore eta ederra da, dagokiona nortasun historiko eta noble maila daukan bailara bati.

Gizonezkoena, oihal beltzeko jantzia, txaketa, txaleko eta borladun mototsetan amaitzen dituzten belauna erdirainoko galtza-motzak, media beltzak eta zilarrezko belarriko zapatak. Gerrian paxa moreak, bizkarrean oihal beltzezko zeremonia kapa azpildura gorriekin eta txano beltzak jantzia osatzen dute.

Emakumezkoen soinekoa are aberatsago da apaindurei dagokionez. Gizonezkoenetan bezala, soineko ezberdinak bazeuden ezkongabe eta ezkonduentzako. Ezkonduak gona beltza eta ezkongabeak gona urdin bikoitza, gerritik bilduta atzekaldeko forru gorria erakutsiz. Gerritik gora, azpildurak zilarrez eta urrezko galoiak apaindutako gerruntzea zeramaten, aurretik itxita. Lepoan, kolore askotako kristalezko bolatxoetako lepoko edo idunekoak, eta bitxi deiturikoa, beluseko zinta batetik zintzilik doana. Mezarako mantila handiak zituzten, beltzak ezkonduentzat eta gorriak edo urdinak ezkongabeentzat, borobil-erdiko moztekoak, beltzean edo koloreetan bordatuak eta ertzeetan galoizko edo zetazko zinta zabal batekin apainduta.

Erronkaribarreko Ordenantzen jantziaren erabilera eta egitekoera arautu eta babestu dute. 60ko hamarkadaren hasieran Bidankozeko agure batzuk oraindik erabiltzen zuten jantzia. Gaur egun, jantzi erronkariarra gure bailaran ospatzen diren folklore eta kultur ekitaldietan besterik ez da erabiltzen.

2010etik, uztailaren amaieran edo abuztuaren hasieran Erronkariko Janzkeraren Eguna ospatzen da Izaban. Bertan janzkerak daukan eta izan dituen aldaera guztiak aurkezten dira, sexuaren, egoera zibilaren edota jaioterriaren arabera.

Nafar Gobernuak gure janzkera hau du Nafarroako jantzi ofizial bezala hartuta.