Kalitate altuko kareharri erortze ikaragarria, 9a graduko bide liluragarriak dituena eta soilik publikorik espezializatuenarentzako bideratua dagoena.

Bide gehienak zailtasun handikoak edo zailtasun oso handikoak dira. Zulo eta “regleta” pila ditu, hortaz, esperientzia handia izan behar da indar eta erresistentzia altuko ibilbidetan.

Sektor honetara heltzeko kotxez Burgirako bidean joan behar da 3 kilometroetan zehar eta eskuinaldean kokaturik dagoen asfaltaturiko zelaigunean aparkatu behar da. Errepidetik ibiltzen 50 metro atzera egin ostean SL bidearen seinalizazioa ikusiko dugu. Hemendik  sartuta 30 minutu baino gutxiagotan leizera heltzeko aukera dago.

[Epe laburrean sektore honetako eskalada bideen inguruko xehetasun gehiago emango dugu medio honetan]

 

OHARPENAK

  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Ingurumena errespetatu eta hondakinak ez bota.
  • Ez oihukatu eta fauna ez molestatu.
  • Hegaztien habiaraketa dela eta urteko garai ezberdinetan eskalatzeko eta ekipatzeko debekuak errespeta itzazu. Navarra.es webgunean erregulazio epeak agertzen dira (gaur egun ezin da eskalatu edo ekipatu abendua eta abuztuaren bitartean), eta aldi berean hormetan kartelen bidez abisuak jarriko dira.