Aurrean duzun kareharri  horma erraldoia da. Hemen maila ezberdineko eskalada egiteko aukera izanen duzu: IV. graduko hastapenerako bideekin hasita eta indar gehiago dutenentzako VIII. graduko bide gogorragoekin bukatuta. Hala ere erdiko maila duten eskalada bideak nagusitzen dira hemen, VI. eta VII. graduko bideak,  eskalatzaile guztiek gozatuko dituztenak.   

Eskalada mota erresistentziazkoa da hemen gehienbat, kantu txikiak eta ertainak dituen 20 metroko horma izanik.  Aseguruen kokalekuak anitzak dira, hain ausarti ez diren pertsonentzako eta arriskuak murrizteko pentsatuak. Horma hegoaldera begira dago, udaberrian, udazkenean eta neguan eskalatzeko bikaina. 

[Epe laburrean sektore honetako eskalada bideen inguruko xehetasun gehiago emango dugu medio honetan]

 

OHARPENAK

  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Ingurumena errespetatu eta hondakinak ez bota.
  • Ez oihukatu eta fauna ez molestatu.
  • Hegaztien habiaraketa dela eta urteko garai ezberdinetan eskalatzeko eta ekipatzeko debekuak errespeta itzazu. Navarra.es webgunean erregulazio epeak agertzen dira (gaur egun ezin da eskalatu edo ekipatu abendua eta abuztuaren bitartean), eta aldi berean hormetan kartelen bidez abisuak jarriko dira.