2019. urteko udazkenean Bidankozeko udal-barrutian eskalatzeko sektore ezberdin berriak hornitu dira aiza bulguaren iniziatibarekin eta 2014-2020 Nafarroako herrien garapenerako programaren laguntzarekin. Jokaera honen bidez Bidankozeko inguruan kirol eskaintza eta eskaintza turistikoa sustatu eta handitu nahi da, eta maila ezberdinak dituzten ibilbideekin eskalada zaleak erakarri.

Eskalada bideen ekipamendu berriaz gain, BTT ibilbide berriak sortu dira eta aparkalekua egokitu da seinaleztapen berria, markesina, picnic mahaia, bizikletak garbitzeko gunea eta gaua pasatzea posible duten autokarabanentzako ura ustutzeko puntuarekin.

 

ESKALADA SEKTOREAK

Bidankoze inguruan altuera gutxiko eta kalitatezko kareharri bikainak gailentzen dira. Eskalada bideen kopuru handiena 20 metroko desnibelaren inguruan daude. Ekipamendua homologaturiko ainguraketa kimikoez osaturik dago (UNE-EN 959), %100 Epoxia duen erretxinarekin kokatuak izan dira eta homologaturiko mosketoi bikoitzak duten bilerak ipini dira (UNE-EN12275).

Azanzoreako lezean biderik gogorrenak eta okerrenak daude. Belaskoko Harrartea, herriaren ondoan, horma nahiko luzea da eta maila ezberdineko bideak biltzen ditu. Beste bide batzuk atzean duzun ezproian daude, eta beste horma pila irekitzeko oraindik bailara osoan.

Lehenengo bi sektoreen inguruko xehetasun gehiagorako, PDF hau jaitsi edo hurrengo esteka hauek begira ditzakezu: