Datu teknikoak:

Distantzia: 29,1 km

Metatutako desnibela: 900 m

Aurreikusitako denbora: 3-4 h

Errepidea: 0,4 km – 1 %

Mendi-bidea: 19,0 km – 65 %

Bidexka: 9,7 km – 34 %

5. ibilbideak 4. Ibilbidearekin lehenengo 10 kilometroak elkarbanatzen ditu. Hilarioneko atean iparraldera jotzen du eta Lazatik Santa Barbara eta Erronkarira doan bidea hartzen du ondoren. Seinaleztaturiko bidea pista horretatik jarraitzen da eta ikuspegi ikusgarriak eskeintzen dizkigu. Bide honen aldaera gogorrago bat Kakueta tontorrera igotzea da ondoren mendi-zubi osotik igarota Santa Barbaraino ailegatzeko.

Bidankozerako jeitsierak Lexarrako mendi-hegala zeharkatzen du Laskornako Bordaraino, hemen 3. ibilbidearekin elkartzeko. Han Antsoburua zonaldean gora eta behera doan bidea hartu behar da Erronkariko pistara azaleratu arte. Hemen ibilbideak kiribila egiten du eta Belasko jeitsierarekin bukatuko dugu.

Jaitsi ibilbide hau PDFn.

Begiratu ibilbide hau Wikiloc-en edo jaitsi ezazu zure sakelekoan QR kode honekin: