Datu teknikoak:

Distantzia: 21,5 km

Metatutako desnibela: 900 m

Aurreikusitako denbora: 3-4 h

Erreìdea: 0,4 km – 2 %

Mendi-bidea: 13,6 km – 63 %

Bidexka: 7,5 km – 35 %

Erronkariarren Errege-abelbidea, Erronkariko bailara eta Errege Bardeak konektatzen dituen antzinako abereen bidea da. 4. ibilbide hau Bidankozen hasten da pista nagusitik iparraldera joz, beti Binies ibaiarekiko paralelo, Hilarioneko mendatera pixkanaka-pixkanaka heldu arte.

Han abelbidearekin bat egiten da, baina honek dituen maldarik zorrotzenak ekiditeko, lehenengo pagadia gora eginez inguratzen duen beste baso-bidea hartuko dugu.

Behin Ferniando zerraren goiko aldean eta ikuspegi panoramiko ederraz gozatu ondoren, Bidankozera ailegatu arte behera doan bide segida hasten da lur mota ezberdinetatik igarota: Abereen bazkalekuak, harriak, pinu basoak, pagoak, haritzak… Laburbiltzen, ibilbide polita eta osoa.

Jaitsi ibilbide hau PDFn.

Begiratu ibilbide hau Wikiloc-en edo jaitsi ezazu zure sakelekoan QR kode honekin: