Bidankozeko Aiza Bulguak kirol-eskaladarako hainbat sektore ekipatu ditu udalerrian azken hilabeteotan. Guztira, 6 eta 40 metro bitarteko 80 bide dira, eta bosgarren eta zortzigarren graduen arteko zailtasunak dituzte. Guztiak behar bezala ekipatuta dute; katigaleku kimiko homologatuak dituzte, bai eta zintzilikatzeko ainguralekuak ere.
Beste alde batetik, enduro modalitateko bost BTT ibilbide seinaleztatu dira, 12 eta 30 km artekoak eta zailtasun-maila gorria eta beltza dituztenak; hortaz, jende arituarentzat dira. Kalitate handiko bidexkak dira, eta Frantziako Txirrindularitza Federazioaren marken bidez seinaleztatu dira.
Gainera, herriko sarreran harrera-gune bat egokitu da txirrindularientzat zein eskalatzaileentzat. Bertan ondoko zerbitzuak daude: BTT ibilbide eta eskalada-bideei buruzko argibideak, askaltokia, bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gunea eta autokarabanak husteko puntu bat. Ondoko zabalgunean aparkatu eta gaua eman daiteke.
Halaber, liburuxka bat argitaratu da, honako hauek biltzen dituena: BTT ibilbideei buruzko informazio zehatza, datu teknikoak, profil topografikoa, azalpen laburrak eta ibilbideen mapa kartografikoa.
Proiektu hori Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatu dute, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren bidez.

Sakatu hemen BTT IBILBIDEen inguruko informazio gehiago ikusteko.
Sakatu hemen ESKALADAKO SEKTOREen inguruko informazio gehiago ikusteko.