B Bidankozeko Aiza Bulguak kirol-eskaladarako hainbat sektore ekipatu ditu udalerrian azken hilabeteotan. Guztira, 6 eta 40 metro bitarteko 80 bide dira, eta bosgarren eta zortzigarren graduen arteko zailtasunak dituzte. Guztiak behar bezala ekipatuta dute; katigaleku kimiko homologatuak dituzte, bai eta zintzilikatzeko ainguralekuak ere. Beste alde batetik, enduro modalitateko bost BTT ibilbide seinaleztatu dira, 12 eta
Posts Categorized / Albisteak
Azanzoreako haizpeetarako bidezidorra
Urrieta honetan zehar Azanzoreako haizpeetara daraman bidezidorraren garbiketa egin da, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoaren Departamentuak emandako subentzio bati esker burututako proiektua. Orain, goza dezagun!
Xeietako egitaraua
Keben tzue 2017ko Bidankozeko Xeietako egitaraua
Bidankoze-Antigua senidetzea
Uda honetan Bidankozera kolonietako azken txandak etorri zirela 25 urte beteko direnez aitzakitzat hartuz, jai bat prestatzen ari gara, topaketa bat, hurrengo ekainaren 24erako, larunbata. Programatutako jardueren inguruan momentuz informazio gehiegi ezin eskaini arren, oinarrizko datu batzuk begira ditzakezue helburu horrekin web-orri honetan sortu den atalean. Ekitaldiak baieztatzen joaten diren neurrian toki berean jakinaraziko dugu.
2017ko Frankismoko esklaboei omenaldia
Igariko mendatean ospatzen den Frankismoko esklabuei omenaldia aurten ekainaren 17an ospatuko da. http://memoriarenbideak.eus/