Bidankoze eta Euskadi Literatura Sariak

[En castellano más abajo]

Bidankoze eta Euskadi Literatura Sarien arteko lotura

Aspalditik pentsatu dut Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak emandako Euskadi Literatura Sariak eta Bidankoze (Erronkaribar) herriaren artean nolabaiteko lotura badagoela, eta aurten, joan den astean sarituak iragarri zirenean, berriro horrelako zerbait somatu da. Jakin nahi duzu non dagoen koxka? Ba segi irakurtzen.

Irabazleen artean, jarraian aipatuko direnek noizbait idatzi dute zerbait Bidankozeren inguruan eta pixkat lehenago edo hortik gutxira Euskadi Literatura Saria irabazi dute. Kasualidadea? Kausalidadea? Sorginen kontuak? (bidankoztarrok “sorginak” ezizenarekin gara ezagunak).

Bidankozerekiko lotura hau bi gaien inguruan aurki dezakegu: Haietako lehena, Mariano Mendigatxa (1832-1918) euskaltzale bidankoztarra. Bere itzala, ikusiko duzuenez, luze xamarra baita. Beraz, nortzuk idatzi dute Mendigatxaren inguruan eta Euskadi Literatura Saria irabazi?

Haietako lehena Íñigo Aranbarri izan zen. “Dordokak eta elurrak”ekin 1988ko Euskadi Sariaren Olerki ataleko irabazleak, 1999an “Gure mendea” liburua idatzi zuen, eta bertako kapitulu batean (“Labraria eta apeza”) Mendigatxa eta Azkueren arteko harremanaz idatzi zuen.

Hamarkada bat beranduago, 1997an, Aingeru Epaltza izan zen irabazle Literatura Euskaraz atalean “Tigre ehizan” liburuarekin. Epaltzak 2015ean Diario de Noticiasen idatzitako zutabe batek “Mendigatxaren sindromea” Nafarroa osoan ezagutzera eman zuen.

Sarrionandiako liburu honetako istorio baten protagonista Mendigatxa da

2011an “Saiakera Euskaraz” atalean Joseba Sarrionandia izan zen saritua “Moroak gara behelaino artean?” lanarekin. Berak ere Mendigatxa erabilia zuen 2008ko “Munduko zazpi herrialdetako ipuinak” liburuaren istorietako batean (“Muga eta haize hegoa”).

2015ean “Su Zelaiak” eleberriak “Literatura Euskaraz” irabazle egin zuen Mikel Peruarenari (saria ukatu bazuen ere). Jende gutxik dakiena da Mendigatxaren inguruko eleberri bat idazten saiatu zela 2011n, ataskatu, baztertu… eta idatzi zuen hurrengoarekin saria irabazi!

Eta aurten, 2019an, Asisko Urmenetaren “Aztihitza: Xahoren biografikoa” saritu dute “Literatura Lanaren Ilustrazioa” atalean. Asiskok aspaldiko harremana du Mendigatxarekin, eta hainbat argitalpenetan marraztu egin du Bidankozeko euskaltzalea. Azkena, 2018ko “Eusklabo alaiak” albumean.

Frankismoko esklabuak, Bidankozerekin lotutako beste inspirazio iturria

Baina badago beste gai bat Euskadi Literatura Sariak eta Bidankoze lotzen duena: gure herrian gerraostean Igari-Bidankoze-Erronkari errepidea eraikitzen ibili ziren frankismoko esklabuak. Eta horren inguruan ere idatzi dute gutxienez hiru idazlek.

Lehenengoa, dagoeneko aipatua eta, beraz, Bidankozekiko lotura bikoitza egin duena: Joseba Sarrionandia. Honek 2007an Nabarra aldizkarian “Igal-Vidángoz-Roncal” izeneko istorioa idatzi zuen herrian egon ziren frankismoko esklabuen inguruan.

Urte batzuk geroago, 2012an, behin baino gehiagotan (1998, 2006, 2010 eta 2019) Euskadi Literatura Saria irabazi duen Patxi Zubizarretak “Hiru gutun Iruñetik” eleberria idatzi zuen, gerraosteko Bidankozen egondako “Langileen batailoietan” girotutako istorioa.

Eta zerrenda amaitzeko, 2017ko “Saiakera Gaztelaniaz” ataleko irabazlea Ander Izagirre izan zen “Potosí” bere liburuarekin. Bada, 2016an Izagirrek “El siglo de Luis Ortiz Alfau” argitaratu zuen, gerraostean Bidankozen “behartutako langile” egondako gizon honen biografia.

Ikusten duzuenez, badago Euskadi Literatura Sariak eta Bidankozeren arteko lotura. Beraz, munduko idazleak, badakizue: Bidankozeren inguruan idazteak saria dauka!

————————————-

VIDÁNGOZ Y LOS PREMIOS EUSKADI DE LITERATURA

La relación entre Vidángoz y el Premio Euskadi de Literatura, ¿”cosa de brujos”?

Ya hace tiempo que pienso que entre los Premios Euskadi de Literatura que entrega el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco y Vidángoz (Valle de Roncal) había algún tipo de conexión, y este año, cuando la semana pasada se anunciaron los premiados, ha vuelto a pasar. ¿Quieres saber dónde está el quid de la cuestión?

Entre los ganadores, los que mencionaré a continuación han escrito en algún momento sobre Vidángoz y, poco antes o algo después, han ganado el Premio Euskadi de Literatura. ¿Casualidad? ¿Causalidad? ¿Cosa de brujas? (a los bidankoztarras se nos conoce como “brujos”).

Esta relación con Vidángoz la podemos encontrar en torno a dos temas: el primero, el euskaltzale bidankoztar Mariano Mendigacha (1832-1918). Su sombra, como veréis, es alargada. Entonces, ¿quiénes han escrito sobre Mendigacha y ganado el Premio Euskadi de Literatura?

Iñigo Aranbarri

El primero de ellos fue Íñigo Aranbarri. Ganador del Premio Euskadi 1988 en la sección de Poesía con “Dordokak eta elurrak”, en 1999 escribió el libro “Gure mendea”, y en un capítulo del mismo (“Labraria eta apeza”) escribió sobre la relación entre Mendigacha y Azkue.

Aingeru Epaltza

Una década más tarde, en 1997, Aingeru Epaltza fue el ganador en el apartado “Literatura en Euskera” con el libro “Tigre ehizan”. Epaltza, en una columna que escribió en 2015 en Diario de Noticias, dio a conocer a toda Navarra el denominado “Síndrome de Mendigatxa”.

Joseba Sarrionandia

En la sección de “Ensayo en Euskera” de 2011 el premiado fue Joseba Sarrionandia con “Moroak gara behelaino artean?”. Él también había empleado a Mendigacha en una de las historias (“Muga eta haize hegoa”) del libro “Munduko zazpi herrialdetako ipuinak”.

Mikel Peruarena

En 2015 la novela “Su zelaiak” hizo ganador de “Literatura en Euskera” a Mikel Peruarena (aunque no aceptó el premio). Lo que poca gente sabe es que en 2011 andaba intentando escribir una novela sobre Mendigacha, se atascó, la aparcó… y con la siguiente que escribió, ¡ganó el premio!

Asisko Urmeneta

Y este año 2019, han premiado en el apartado “Ilustración de Trabajo Literario” a Asisko Urmeneta por “Aztihitza: Xahoren biografikoa”. Asisko tiene una vieja relación con Mendigacha, y lo ha dibujado en diversas publicaciones. La última, el álbum “Eusklabo alaiak” de 2018.

Pero hay otro tema que une el Premio Euskadi de Literatura y Vidángoz: los esclavos del franquismo que estuvieron en nuestro pueblo en la posguerra construyendo la carretera Igal-Vidángoz-Roncal. Y sobre esto han escrito, por lo menos, tres escritores.

El primero, ya mencionado y, por lo tanto, con doble vinculación con Vidángoz: Joseba Sarrionandia. Éste escribió en 2007 en la revista Nabarra un relato titulado “Igal-Vidángoz-Roncal” sobre los esclavos del franquismo que hubo en el pueblo.

Patxi Zubizarreta

Unos años después, en 2012, el ganador de varias ediciones del Premio Euskadi de Literatura (1998, 2006, 2010 y 2019) Patxi Zubizarreta escribió la novela “Tres cartas desde Pamplona”, una historia ambientada en los “Batallones de trabajadores” que hubo en Vidángoz en la posguerra”.

Ander Izagirre

Y para cerrar la lista, el ganador del apartado “Ensayo en castellano” en 2017 fue Ander Izagirre con su libro “Potosí”. Pues en 2016 Izagirre publicó “El siglo de Luis Ortiz Alfau”, la biografía de este “trabajador forzoso” que estuvo en Vidángoz.

Como veis, hay una conexión entre el Premio Euskadi de Literatura y Vidángoz. Así que, escritores/as del mundo, ya sabéis: ¡Escribir sobre Vidángoz tiene premio!

You can leave a response, or trackback from your own site.

Leave a Reply

Powered by WordPress | Buy best wordpress themes and Save. | Thanks to Free WordPress Themes, Top WordPress Themes and Free WordPress Themes